XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña Gaillastegi ori (edo Gallastegi), Gaillaiztegi'ren usteltze (corrupción) bat da, besterik ez.

ITZORKUNA,- Jakiña, abizen onen itzulpena egiteko, zelan dan abizena bera jakin bear lenago; esan dodanez, Gaillaiztegi dogu, ziur.

Ez dakar Mitxelena'tar L.'en Apellidos Vascos idaztiak, naiz ta geienengoetan entzuten dan abizena izan.

Beste iñon bere, ez dot ikusi.

Orraitiño, ona emen Azkue jaunak emon eustan itzorkuna: lugar de pena alta.

Itzulpen onegaz geratzen naiz, bada.

JATORRIA EDO OINETXEA,- Gaillaiztegi, Gipuzkoa'tik zabaldu da.

Pedro, Arrasate'koa, 1530'gn. urtean; Miguel, bergarra, 1390'ean; Lope Sanchez, 1415'ean eta Pedro Lopez, 1477'gn. urtean.

Pedro Lopez'ek, (Lopez, izena da), Antzuola'ko Mari Madalen Deunaren Geisotegia irasi eban, 1489-urtean.

Gallaiztegi eta Lazarraga'tar Gabon, Ugarkalde'ko Etxe-Jauna izan zan Oiñate'n, 1530'ean.

Ona emen Gaillaiztegi abizenak, argibideak erakutsiz, non adierazi eban bere odol-garbi edo aitorsemetasunaren egia: Domingo'k, Elgeta'n, 1606 gn. urtean; Basilio, Antonio, Agustin eta Juan Migel'ek, anaiak, Elgeta'ko urian, 1767'an; beste Migel batek, Antzuola'n, 1771'gn.; Gaillaiztegi eta Olaso'tar Juan Garcia'k, Aramaio'n, 1671-urtean bergarra zan.

MAZMARROA,- Zatitua; 1.) Zidarrezkoa (zelaia), galdara baltz bataz, sugarren gaiñean burdiñazko kate batetik zintzilika; 2.) urrezkoa, koner-lits (banda) orlegiaz (goiko eskuma-aldetik beko eskerretara) otso baltz biren artean.

Egal gorria ertzekera guztian, urrezko zortzi sautor edo Ander Donearen gurutzegaz [x].

ITURRARAN.

ITZORKUNA,- Iturraran: valle de la fuente, erderaz.

JATORRI EDO OINETXEA,- Bizkai'ko aitorsemeak.

Amoroto'n, Lekeitio'n eta Markiña'n egin ebazan etxeak.

MAZMARROA,- Urrezkoa (zelaia), menditxo orlegia ta bere oiñean zidarrezko iturria ura dariola.

Menditxo gaiñean, erditik urtenez, okaran orlegia igali gorriz, eta bere zubillean (...).